Gizartea
NAFARROA
HHko eta Hezkuntza Bereziko irakasleek FFP2 maskara erabili beharko dute Nafarroan
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Hezkuntzako gainerako mailetako irakasleek maskara kirurgikoak erabili beharko dituzte aurrerantzean.
-
FFP2 maskara bat. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroan, Haur Hezkuntzako (HH) eta Hezkuntza Bereziko irakasleek FFP2 motako maskara jantzi beharko dute, nahitaez, aurrerantzean. Hezkuntzako gainerako mailetako irakasleek, ostera, maskara kirurgikoak erabili beharko dituzte.
Hezkuntza Departamentua atzo bertan hasi zen maskarak banatzen, eta ostegunera arte luzatuko da banaketa. Ikastetxean maskara jasotzen duten une horretatik bertatik eraman beharko dute maskara berria.
Halaber, aurretik banatu diren eta erabili ez diren maskara higienikoak gorde egin beharko dituzte ondoren itzultzeko.
Nafarroako Gobernuak 2020ko abuztuaren 28ko Foru Aginduak arautzen du maskararen erabilera. Horren arabera, maskarak derrigorrezkoak dira irakasle eta irakasle laguntzaile guztientzat.
Orain arte HHko eta Hezkuntza Bereziko irakasleek maskara kirurgikoak erabili behar zituzten eta gainerakoek, higienikoak. Orain, lehenengoek FFP2 motako maskara erabili beharko dute, eta gainerakoek, kirurgikoak.