Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Eusko Jaurlaritzak lasaitasunerako deia egin du, AstraZenecaren txertoaren harira

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Gotzone Sagardui sailburuak azpimarratu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez dela ondorio larririk antzeman AstraZenecaren txertoa hartu duten pertsonen artean.

1:00
Gotzone Sagardui. Irudia: Irekia

AstraZenecaren txertaketa aldi baterako geldiarazi badute ere, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak lasaitasunerako deia egin du, Euskal Autonomia Erkidegoan bigarren mailako ondorio larririk eragin ez duela ziurtatuta.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak esan duenez, "Euskadik zorrotz bete ditu Europako eta munduko osasun agintariek emandako irizpideak". "Horregatik, eta haien gomendioari jarraituz, ikerketak amaitu arte txertaketa etetea erabaki dugu", erantsi du ohar batean.  

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan AstraZenecaren txertoaren 50.474 dosi jarri dituzte orain arte, eta ez da bigarren mailako ondorio larririk izan.

Osasun Sailak azaldu duenez, txertoa hartzeko hitzordua webgunearen bidez hartu zutenei mezu bat igorri zaie telefonora txertaketa bertan behera geratu dela jakinaraziz. Hitzordua telefonoz eman dietenei, txertaketa gunera ez joateko eskatu diete.