Gizartea
Heriotza
Mikel Agirre hil da, EITBko lehen korrespontsala nazioartean
EITB MEDIA
Mikel Agirre Amantegi Belgikan jaio zen eta 1995era arte aritu zen Bruselan EITBko berriemaile gisa.
-
Mikel Aguirre Amantegui. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Mikel Agirre Amantegi kazetaria zendu zen joan den ostiralean 63 urterekin.
Agirre Belgikan jaio zen eta EITBko lehen korrespontsala izan zen nazioartean. Bruselan egin zuen lan, 1995era arte, eta Maastrichteko Ituna edo Bosniako gerra bezalako gertakari historikoak kontatu zituen.
Azken urteotan, Europako Batzordearen komunikazio bulegoan ibili da lanean. Adierazpen instituzional baten bidez omendu dute.