Gizartea
Koronabirusa
Osakidetzak baheketa masiboa deitu du Legorretan
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Probak asteazkenean egingo dituzte eta 40 eta 80 urte arteko herritarrei zuzenduta egongo dira. Hitzordua hartzea ezinbestekoa da. Legorretan intzidentzia metatua 1.275 kasukoa da 100.000 biztanleko.
-
Ordizian egindako baheketa bat. Artxiboko argazkia: EFE
Osasun Sailak baheketa masiboa antolatu du Legorretan eta 40 eta 80 urte arteko herritar guztiei PCR proba egiteko deia luzatu die.
Pandemiaren bilakaerari buruzko azken datuen arabera, Legorretan intzidentzia metatua 1.275 kasukoa da 100.000 biztanleko.
Osakidetzak ohar bidez jakinarazi duenez, probak asteazken honetan egingo dituzte udalerriko pilotalekuan, eta Alegiako osasun zentrora deituta hitzordua hartzea ezinbestekoa izango da.