Gizartea
Koronabirusa
EHUko 400 bat ikaslek covid-19ari aurre egiteko txertoa jaso dute
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Odontologia, Fisioterapia eta Erizaintzako ikasleak dira. Praktikak egin ahal izateko ezinbestekoa zuten txertoa hartzea. AstraZenecaren txertoa jarri diete.
-
Leioako campusaren irudia. Artxiboko argazkia: EHU
Euskal Herriko Unibertsitateko Odontologia, Fisioterapia eta Erizaintzako 400 bat ikasleri AstraZenecaren txertoa jarri diete astelehen honetan, EHUk jakinarazi duenez.
Txertoa hartzea ezinbesteko baldintza da osasun sektorean praktikak egin ahal izateko.
Txertaketa EHUren Prebentzio Zerbitzuak Leioan eta Erandion dituen lokaletan burutu dute. Osakidetzako langileak arduratu dira txertoa jartzeaz.
AstraZeneca enpresa-farmazeutikoak sortutako txertoa 55 urtetik beherako funtsezko langileei ematen ari dira.