Gizartea
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Hauek dira Euskal Herriko hiriburuetan gaurko deituta dauden manifestazioak
O. A. | EITB MEDIA
Guztira, ehun mobilizazio baino gehiago deitu dituzte. Pandemiaren eraginez, martxoaren 8ko martxak zutabetan eta segurtasun arauak errespetatuz egingo dira.
-
Iazko martxoaren 8ko manifestazioa, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Urtero martxoaren 8an gertatu ohi den bezala, hamaika manifestazio eta kontzentrazio deitu dituzte Euskal Herri osoan zehar. Aurten, pandemia tarteko, zutabetan eta segurtasun arauak errespetatuz egingo dira.
Hauek dira Euskal Herriko hiriburuetan deituta dauden mobilizazioak:
Baiona
12:00etan aterako da manifestazioa Baionako ospitaletik. Frantziako sindikatu nagusiek deitutako greba deialdiak Ipar Euskal Herrian ere izango du isla. 15:40tik aurrera lanuztea egitera deitu dituzte emakumeak, soldata arrakala tarteko ordu horretatik aurrera doan lan egin dutela salatzeko. LAB sindikatuak ere bat egin du deialdiarekin.
Bilbo
Manifestazioa Jesusen Bihotzetik aterako da, 19:00etan.
Donostia
18:30ean hasiko da, Antiguotik.
Gasteiz
San Anton plazatik abiatuko da, 19:00etan.
Iruñea
Auzoetan egingo dituzte protestak, 20:00etan hasita.