Gizartea
Koronabirusa
Hauek dira asteartetik Euskadin indarrean egongo diren neurriak
EITB MEDIA
Mugikortasuna EAE osora zabalduko da asteartean, baina gainerako murrizketei eutsi egin diete.
-
Grafikoa: EITB Media
LABIk martxoaren 5ean iragarritako neurriak:
- Erkidego barruan mugitzea baimentzen da, inolako mugarik gabe.
- Ezabatu egingo da 500 kasutik gorako intzidentzia-tasa metatuaren erreferentzia udalerriko murrizketak zehazteko. Kontuan izan da une honetan ez dagoela kasik udalerririk erregistro horren gainetik. Horrenbestez, eskola kiroleko entrenamenduak EAE osoan egongo dira baimenduta.
- Lan-eskaintza publikoak egiteko eta astialdiko jarduerak martxan jartzeko ebazpena gehitu da.
Dekretu berria astelehenean argitaratuko da, martxoaren 8an, eta asteartean sartuko da indarrean, martxoaren 9an, 00:00etan. Gaur egun indarrean dauden neurri guztien testu bategina izango da. Gogorarazi behar da honakoak direla neurrietako batzuk:
- Gehienez lau pertsonako taldeak.
- Gaueko mugikortasuna mugatzea, 22:00etatik 06:00etara.
- Merkataritza- eta kultura-jarduerak 21:00etan itxi edo amaitzea.
- Ostalaritza establezimenduek 20:00etan itxi beharko dute beranduenez, eta ezingo dute ireki 06:00ak baino lehenago. Terrazetan zerbitzua eskaini ahalko dute, eta barruan edukiera % 50eko izan beharko da.
- % 40ko edukiera 150 m²-tik gorako merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa, 150 m²-ra arteko azalera dutenetan. Edukierak murriztuta daude, halaber, kultura- eta gizarte-ekitaldi guztietan.
- Gehieneko edukiera mugatuta dago kultu-zentroetan, % 35ean.
- Musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea.
Neurriak
- MASKARA NAHITAEZ ERABILI BEHAR DA TRANTSITUA DUTEN HIRI GUNEETAN, BARRUKO ALDEETAN ETA LANTOKIAN. - Informazio gehiago
- Ostalaritza eta jatetxeak – Terrazak % 100 irekita eta barruko aldea % 75. Mahaian eserita kontsumitu behar da. Gehienez zortziko taldeak barruko aldean eta 12koak kanpoko aldean.
- Terrazetan ez erretzea iradokitzen da.
- ITXIERA ORDUA – 03:00.
- Jarduera sozioekonomikoak – 03:00ak arte.
- Gauekio aisia - 03:00ak arte. Mahaian eserita kontsumitu behar da. Gehienez zortziko taldeak barruko aldean eta 12koak kanpoko aldean. Dantza-pistak maskararekin erabili ahal izango dira soilik.
- Txokoak eta elkarte gastronomikoak – 09:00-03:00 artean irekita. Gehinez % 75.
- Lonjak - Itxita. Berriro irekiko dira 16 eta 29 urte bitarteko adin-tartean txertaketa jarraibide osarekin % 85 gainditzen denean.
- 65 urtetik gorakoek lehentasuna izango dute dendetan.
- % 75eko edukiera dendetan.
- Gorputz eta kirol jarduera – Aire zabalean pertsona kopurua mugatu gabe. 18ko taldeetan entrenatzeko aukera barruko instalazioetan.
- Kale-edana – DEBEKATUTA.
- Ekitaldiak- % 75. 3.000 pertsonatik beherako esparruetan, 1.500 pertsonatik beherako izango da barruko aldean eta 1.800 pertsonatik beherako kanpoko aldean. 3.000 baino gehiagoko esparruetan % 40ko izango da barruko aldean eta % 60koa kanpoko aldean.
- Espazio publikoetan erretzea – 2 metroko gutxieneko tartea.
- Joko-lokalak - 3:00tan itxita. % 75eko edukiera.
- Beilatoki eta ehorzketetan – Mugarik gabe aire zabalean eta % 75 pertsona toki itxietan.
- Merkatu eta azoka txikiak aire zabalean – Postuen % 75.
- Bisitak egoitzetan – Neurri bereziak onartu dira Gabonetako jaietarako.
- Erlijio ekitaldiak – Gehieneko edukieraren % 75.
- Kultur jarduerak – 03:00 baino lehen amaitu.