Gizartea
Koronabirusa
Kutsatzeek berriro egin dute gora Nafarroan, 70 zenbatu baitituzte
E. G. | EITB MEDIA
Bezperan baino zortzi gehiago dira, eta duela astebete baino 20 gehiago.
-
Osasun langile bat lankide bat txertatzen. Argazkia: EFE
Gora egin dute berriro koronabirus kasuek Nafarroan: 70 zenbatu zituzten atzo, osteguna, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.
Bezperan baino zortzi gehiago dira, baina, kezkagarriagoa dena, duela astebete baino 20 gehiago eta duela bi aste baino bost gehiago.
Kasu gehien pilatzen dituzten gune eta udalerriei dagokienez, Murchante eta Iruñeko Sanduzelai auzoak dira denen buru, bosna kutsatzerekin. Zerrendan bigarren postuan ageri dira, bestalde, Etxarri-Aranaz eta Iruñeko Arrotxapea auzoa, bietan lau positibo atzeman baitituzte.