Gizartea
Istripua
Motozale bat hil da farol baten aurka talka eginda Urdulizen
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Ezbeharra 20:50 inguruan gertatu da, BI-634 errepidean. Gidariak 61 urte zituen.
61 urteko motozale bat hil da bart Urdulizen izan den istripuan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra BI-634 errepidean gertatu da, 20:50 inguruan. Gizonak gidatzen zuen motorra errepidetik atera da eta farol bat jo du.
Larrialdi zerbitzuetako osasun langileek artatu dute, baina motozalea bertan hil da.