Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Udalerri gorrien kopuruak bere horretan jarraitzen du; laranjek gora egin dute
L. Z. | EITB MEDIA
Eibarrek, Lazkaok eta Mungiak ezin izan diote eremu horiari eutsi, eta hainbat udalerri atera dira gune berdetik: Deba, Markina-Xemein, Ordizia eta Urretxu.
-
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Astearte honetan ez da udalerri bakar bat atera eremu gorritik, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteiz horiz dago, Agurain eta Laudio bezala. Amurrio, berriz, berdez.
Bizkaian, bi udalerri daude eremu gorrian: Derio eta Santurtzi.
Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Arrigorriaga, Barakaldo, Berango, Bermeo, Bilbo, Getxo, Gueñes, Leioa, Mungia, Muskiz eta Sopela.
Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Balmaseda, Basauri, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gorliz, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Sestao, Valle de Trapaga, Zalla eta Zornotza.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, dago oraindik Oñati.
Eremu laranjan honakoak daude: Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eibar, Lazkao eta Pasaia.
Gune horian, berriz, beste hauek ditugu: Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Oiartzun, Orio, Ordizia, Tolosa, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Kolore berdea indarra galduz doa, hiru udalerri baitaude soilik eremu horretan, atzo baino hiru gutxiago: Lezo, Mutriku eta Urnieta.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: