Gizartea
Koronabirusa
Covid-19 agerraldia atzeman dute Bilboko Santa Marina ospitalean
eitb media | agentziak
Osakidetzak jakinarazi duenez, oraingoz 20 bat dira positiboak, tartean langile bat. Zentroaren bosgarren solairua itxi dute, eta baheketak egiten ari dira.
Osasun Sailak covid-19 agerraldia atzeman du Bilboko Santa Marina ospitalean, eta 20 bat kasu aurkitu dituzte, tartean langile batena, Osakidetzak zehaztu duenez. Era berean, eraikinaren bosgarren solairua itxi egin dute, eta kutsatzeak zein covid-19aren aldaerak eragin dituen zehazteko eskatu dute.
Osasun Sailaren arabera, duela 10 egun lehenengo positiboa agertu zenetik, hainbat neurri hartu dituzte birusa zabaltzea galarazteko, eta koarentena ezarri die gertuko kontaktuei.
Halaber, hiru baheketa egin dituzte gaixoen artean, bi profesionalen artean eta bat bosgarren solairuko gaixoen laguntzaileen artean. Gainera, itxi, garbitu eta desinfektatu egin dute solairu hori.
Gutxienez, sei pazientek eman dute positibo, eta gainerako kutsatuak haien kontaktu zuzenak dira, SATSE sindikatuaren arabera.
Baheketari eta kontaktuen jarraipenari esker, positibo eman duten pertsonak identifikatu dituzte, eta kutsatzeak gelditzeko neurriei eutsiko diete. Gainera, covid-19aren zein aldaera den zehaztea eskatu du ospitaleak.
Gogorarazi behar da ospitale honetan 20 bat txertaketa irregular izan zirela, tartean Jose Luis Sabas zuzendari nagusiarena.