Gizartea
Koronabirusa
Erresuma Batuko aldaerak 33 pertsona kutsatu ditu Santurtziko kirol zentro batean
E. L. | EiTB Media
Bestalde, otsaila erdialdean Barakaldoko gimnasio batean izandako agerraldiari dagokionez, dagoeneko 170 positibo zenbatu dira.
-
Gimnasio bat. Artxiboko argazkia: EFE
Osasun Sailak covid agerraldi berri bat atzeman du Santurtziko (Bizkaia) kirol instalazio batean. Erresuma Batuko aldaerak gutxienez 33 pertsona kutsatu ditu jadanik.
Koldo Cambra Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko eta Adikzioen zuzendariordeak jakitera eman duenez, zentroko 291 erabiltzaileen artean baheketa egin dute, eta 33 positibo baieztatu dituzte. 500 biztanletik gora dituzten eta eremu gorrian dauden lau udalerrietako bat da Santurtzi.
Bestalde, otsaila erdialdean Barakaldoko gimnasio batean izandako agerraldiari dagokionez, 64 erabiltzaile kutsatzeaz gain, beste 106 positibo baieztatu dituzte harreman estuko pertsonen artean. Honenbestez, dagoeneko 170 positibo zenbatu dira.
"Prebentzio neurriak betetzearen garrantzia gogorarazteko moduko arrazoia da", esan du Cambrak.