Gizartea
BILBO
SEADen 45. urteurrena ospatzeko ekitaldia Plaza Barrian
EITB MEDIO
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapena adierazpen baten irakurketarekin eta saharar bandera erraldoi bat zabalduta ospatu dute.
-
SEADaren 45.urteurrena ospatzeko ekitaldia Plaza Berrian. Argazkia: Sahara-Euskadi Mugimendua
Sahara-Euskadi Mugimenduak ekitaldia antolatu du Bilboko Plaza Barrian, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 45. urteurrena ospatzeko.
Ekitaldia Fronte Polisarioaren eta Marokoren arteko borroka armatua berrekin eta Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan errepresioa areagotu den testuinguru batean egin da.
Ekimenean, euskal erakunde, alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialetako ordezkariak egon dira, baita Fronte Polisarioaren ordezkari Liman Mohamed eta saharar diaspora ere.
Besteak beste, Ainhoa Campo Arenaza (Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendaria), Alberto Ruiz de Azua Solozabal (Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saila) eta Juanma Balerdi (Euskal Fondoaren zuzendaria) izan dira bertan, sindikatuetako idazkari nagusi eta hainbat gizarte-erakunderen ordezkariekin batera.
Ekitaldian, adierazpen bat irakurri, eta Saharako bandera erraldoi bat zabaldu dute.
Saharar bandera zabalduz amaitu dugu ekitaldia. Eskerrik asko saharar herriari babesa erakutsi diozuen eragile guztiei! #SaharaHurra! #SaharaAskatu! #SaharaLibre! pic.twitter.com/MKYY5SSdLL
— Movimiento Sahara-Euskadi (@SaharaEuskadi) February 26, 2021