Itxi

Gizartea

Elkarrizketa Radio Vitorian

Artolazabal: "Mobilizazio handirik gabe, aldarrikatzeko modu asko daude M8rako"

EITB MEDIA

Sagarduik, bere aldetik, esan du ez dela "jendetza handiak elkartzeko garaia", baina manifestatzeko eskubideak bere horretan jarraitzen duela.

  • Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburua

    Beatriz Artolazabal Berdintasun sailburua

"Martxoaren 8a aldarrikatzeko, salatzeko eta berdintasunaren alde lan egiteko eguna da, baina modu arduratsuan". Horixe da Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburuak mugimendu feministari igorri dion mezua. Hain zuzen ere, Emakumeen Nazioarteko Egunean protesta ekitaldiak antolatzeaz arduratu ohi diren erakundeei zuzendu die mezua Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan.

"Zuhurtziaz egin behar dira gauzak. Asko falta zaigu 100.000 biztanleko 60 kasuko tasara iristeko. Egoera oso larria da oraindik. Arduraz jokatu behar dugu", esan du Artolazabalek.

Sagardui: "Ez gaude jendetzak elkartzeko garaian"

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ohartarazi duenez, pandemiaren egoera kontuan izanda, "ez gaude jendetzak elkartzeko garaian", baina aitortu du manifestaziorako eskubidea "legea" dela, eta erabil daitekeela martxoaren 8an.

Ser irrati katean egin dioten elkarrizketa batean, Sagarduik esan du "zuhurtziaz" jokatzeko unea dela oraindik, eta "neurri eraginkorrenetako bat talde handietan ez elkartzea" dela.

Hori dela eta, "gure harreman sozialak, gure topaketa sozialak, murriztuta edukitzen jarraitzeko unea" dela berretsi du.