Euskadin saltzen diren maskara garden batzuk merkatutik kentzea eskatu dute
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, KontsumoBIDEren bitartez, Euskadin saltzen den maskara garden edo saredun marka bat merkatutik kentzea eskatu du, etiketan jasotakoa betetzen ez duela aintzat hartuta. Izan ere, bakterioak iragazteko efizientzia arauaren araberakoa zela esan arren (% 90koa edo gehiagokoa), % 15ekoa zuen egiaz. KontsumoBIDEk ez du argitu zein marka den erretiratutakoa.
KontsumoBIDEk azterketa kanpaina abiatzea erabaki zuen musuko mota horiek sortutako zalantzen eta haien erabilera hedatu izanaren aurrean, eta maskara garden batzuen laginak onetsitako laborategi batera igorri zituen. Laborategiak bakterioak iragazteko efizientzia eta arnasgarritasuna, eta etiketan jasotakoak zuzenak ote ziren aztertu zuen.
UNE-0065:2020 arauak zehazten ditu maskara higieniko berrerabilgarriak egiteko irizpideak. Horren arabera, Bakterioak Iragazteko Efizientzia (BFE) % 90koa edo gehiagokoa izan behar da, eta arnasgarritasuna, % 60tik beherakoa. Aztertutako maskara saredun horrek % 15,3ko efizientzia zuen, araututakoaren halako sei.
Etiketak araudia betetzen ez zuela egiaztatu ondoren, KontsumoBIDE produktua fabrikatzen duen enpresarekin bildu zen txostenaren emaitzak jakinarazteko. "Enpresa, une oro, laguntzeko prest" azaldu zen, eta "produktua banatzailetatik eta salmenta-puntuetatik erretiratzeko" konpromisoa hartu zuen, KontsumoBIDEk ohar batean azaldu duenez.
Era berean, KontsumoBIDEk iragarri du aurki azterketa-kanpaina berri bat jarriko duela abian. Bertan, mota horretako maskara higienikoak ere aztertuko dituzte. Otsailaren 12an, ostirala, Kontsumo Ministerioak agindu berria argitaratu zuen maskara higienikoak merkaturatzeko eta informazioa emateko baldintzak finkatzeko. Agindu horren arabera, enpresek 30 eguneko epea dute xedapen berrietara egokitzeko. 30 eguneko epe hori amaitu ondoren, maskaren etiketaren inguruko KontsumoBIDEren azterketa-kanpaina hasiko da, eta zigorrak ezartzeko ahalmena izango du.
Albiste gehiago gizartea
Euskadiko suteen aurkako helikopteroak Gaztela eta Leongo hondamendiaren aireko irudiak erakutsi ditu
Sua itzaltzeko lanak Fasgar udalerrian (Leon) egiten ari dira uneotan, suak milaka hektarea kiskali ditu eta. Helikopteroak 1.000 litroko edukiera du.
Tenperaturek behera egin dute eta suteen egoerak hobera egin du, baina 22 suk bizi-bizi jarraitzen dute
Sute handi batzuk geldiaraztea lortu badute ere, egoerak kezkagarria izaten jarraitzen du probintzia askotan. Guztiak Extremadurari so daude, Jarillako sutea dela eta (Caceres), suteak Salamancara jauzi egin baitu.
400.000 bat hektarea erre dira urtea hasi denetik baso-suteetan Espainian, gehienak abuztuan
Copernicus Europar Batasuneko programak asteazken honetan zabaldutako datuen arabera, dagoeneko 391.581 hektarea erre dira aurten Espainian. Iaz 42.615 hektarea kiskali ziren erregistratutako 219 baso-suteetan.
Abuztuko baso-suteek kaltetutako 10 herritatik ia 9k populazioa galdu dute mende hasieratik
Penintsulako ipar-mendebaldeko hainbat udalerritan biztanle galera % 50etik gorakoa izan da mende hasieratik hona.
Bederatzi pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko laugarren gauean, horietako bi udaltzainak jotzeagatik
Atxiloketa horietako zortzi jai-eremuan izan dira, eta beste bat handik kanpo. Gehienak jabetzaren aurkako delituekin lotuta daude.
OCUk ohartarazi du lau gidaritik hiruk oraindik ez dutela autorako V-16 baliza erosi, eta erositako asko homologatu gabeak direla
Ibilgailu guztiek larrialdietarako hirukiak kendu eta V-16 larrialdi-argiak eraman beharko dituzte, derrigorrez. OCU kontsumitzaileen elkarteak, baina, jakinarazi du askok oraindik ez dutela erosi, eta gailua eskuratu duten askok homologatu gabeak erosi dituztela. 80 euroko isuna jasoko dute urtarrilaren 11tik aurrera.
Olatz Salvadorrek, Kai Nakaik eta Marenek Bilboko Udalaren kudeaketa eskasa salatu dute, Abandoibarreko kontzertuak direla eta
Larunbatean Abandoibarreko eszenatokian kontzertua eman behar zuten hiru artistek ohar bateratu bat kaleratu dute, Bilboko Udalaren aurka gogor eginez. Besteak beste, adierazi dute Udalak haien bizkar gainean utzi nahi izan zuela kontzertuak bertan behera gelditu izanaren ardura guztia, eta udalbatzako hainbat kidek iradoki zietela kolaboratuz gero aintzat hartuko zutela etorkizuneko programazioetan.
Faltzesko Piloneko laugarren entzierroak zortzi zauritu utzi ditu
Reta ganadutegia (Gorozin) izan da Faltzesko Piloneko laugarren entzierroaren protagonista. Ia minutu bat behar izan dute zezenek ibilbidearen goialdetik agertzeko, baina orduan abiadura izugarria hartu dute eta korrikalari ugari kolpeak dituzte.
Ur-murrizketa gehiago Ipar Euskal Herrian, lehorteagatik: ureztatzea, arrantzatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu egin dute
Egoera bereziki kezkagarria da Zuberoa zeharkatzen duen Ühaitza ibaian. Izan ere, emaria nabarmen txikiagoa da: uztailean segundoko lau metro kubikokoa zen, eta abuztuan horren erdira jaitsi da.
Gasteizko kaleetan bizi diren maliarren zati bati Gipuzkoako egoitzetan emango diete ostatu, behin-behinean
Asilo politikoaren zain dauden 50 migratzaileetatik hamabost bat inguru Oñatiko eta Tolosako harrera etxeetan artatuko dituzte. Aurrez, baina, beharrezkoa da gainezka dauden egoitza horietan lekua egitea. Jaurlaritzak bideratuko ditu lekualdaketak, baina salatu du Espainiako Gobernuari dagokiola haiek zaintzea eta horren ardurari heltzea.