Gizartea
MIGRAZIOA
'Aita Mari' Augustako portura iritsi da, 102 migranterekin
AGENTZIAK | EITB Media
Maltako uretan erreskatatu zituzte, joan den ostiralean. Tartean, 57 adin txikiko daude, ia denak Somaliakoak.
Aita Mari ontzia gaur goizean lehorretaratu da Augustako portuan (Italia), eta bertan geratuko dira Maltako uretan, herenegun, erreskatatutako 102 migranteak.
Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak atzo jakitera eman zuenez, Sizilian lehorreratzeko baimena eman dio Italiak Aita Mari ontziari, aurretik Maltak ukatu ostean.
Erreskatatutako pertsonen artean, 57 adin txikiko daude; horietako bat, zazpi hilabetekoa. Bi emakume, berriz, haurdun daude.
El AitaMari está arribando a Augusta. AitaMari arrive to Augusta . #safepassage #SOSmarenostrum #AitaMari #SMH #Maydayterraneo pic.twitter.com/SE36tdcNNk
— Salvamento Maritimo Humaniario (@smhumanitario) February 21, 2021
Ontziko arduradunen arabera, hainbat umek "tortura zantzuak" dituzte.