Gizartea
Mediterraneoa
102 migratzaileak Sizilian lehorreratzeko baimena eman dio Italiak 'Aita Mari'ri
E. L. | EiTB Media
Euskal erreskate ontzia Augustako portura goizeko lehen orduan helduko dela iragarri du SMH gobernuz kanpoko erakundeak.
Ostiralean erreskatatutako 102 pertsona migratzaileak Sizilia uharteko Augusta portuan lehorreratzeko baimena eman dio gaur Italiak Aita Mari euskal ontziari, SMH gobernuz kanpoko erakundeak sare sozialetan iragarri duenez. Erreskate ontzia portura goizeko lehen orduan helduko dela uste du gobernuz kanpoko erakundeak.
#AitaMarik dagoeneko lehorreratzeko portu segurua esleituta du. Italiak Siziliako Augustako portua esleitzen die Aitamarik lagundutako 102 pertsonei lehorreratzeko. Kalkuluen arabera, 07: 00ak aldera iritsiko dira bertara. pic.twitter.com/kwjNxsMBnt
— Salvamento Maritimo Humaniario (@smhumanitario) February 20, 2021
"Atzo itsas zabalean aurrera eramandako bi laguntza operazioen ostean, erreskatatutako 102 pertsonak lehorreratzeko toki segurua eskatu dugu", jakitera eman du gobernuz kanpoko erakundeak ohar batean. Euskal ontziak Italiari eta Maltari laguntza eskatu die, baina azkenak portua zabaltzea ukatu dio.
Ostiralean Aita Mari-k bi ontzi aurkitu zituen Mediterraneoan, Libiatik 180 bat kilometrora eta Lampedusatik 100 kilometrora. Aurreneko ontziko migratzaileak, 102 pertsona, ontziratu zituzten.
Bigarren erreskate operazioan, ostera, itsasontziaren edukiera gainditzeko arriskuaren aurrean, Italiari eta Maltari laguntza eskatu zioten. Aita Mari-k 124 pertsonarentzako gaitasuna du, tripulazioa barne.
Erantzuna jaso bitartean, Aita Mari-ko tripulazioak migratzaileen segurtasuna bermatu zuen. Horretarako, salbamendu-jakak, ura eta janaria banatu zituen. Ondoren, erantzunaren zain, 46 pertsona horiek Lampedusarantz nabigatzen jarraitzea erabaki zuten.
Erreskatatutako 102 pertsonen artean, 94 gizonezko daude, horietatik 57 adingabeak. Gutxienez hamazortzi 16 urtetik beherakoak dira, eta beste 39 16-18 adin tartean daude. Gainera, zazpi emakumezko daude ontzian, horietako bi haurdun, 17 eta 50 urtekoak, eta 9 hilabeteko neskatxa bat.
Naufragoak "oso ahul daude", ohartarazi du gobernuz kanpoko erakundeak. "Arropa lehorrak, mantak eta jatekoa banatu genien, bidaiaren ostean indarrak berritzeko. Mutil bat klinikan geratu da, hipotermia sintomak dituelako eta erregaiaren lurruna arnastu duelako", tripulazioak azaldu duenez.
"Ontziaren ipurdian zihoala uste dugu, eta bidaia baldintza horietan eginez gero, hiltzeko aukera handiak zituen. Gainerakoek tortura zantzuak dituzte: tiroak oinetan, erredurak eta hausturak", erantsi du.
¿102 naufragoporti seguru bat itxaroten daude #AitaMari-n. ¿¿ ezetz dio.
— Salvamento Maritimo Humaniario (@smhumanitario) February 20, 2021
¿¿?
Askok #Libian tortura zantzuak jaso dituzten adingabeak dira (tiroak oinetan eta erredurak).
Libia ¿¿-ren aliatua da! ¿ Gelditzeko, kontatu behar da. Egin Doha itzá:https://t.co/9oD37amam9
Uberoiz pic.twitter.com/0GRcaXr215
"Itsasoan migratzen ari diren pertsonen salbamenduan Europaren esku hartzea eskatzeko aprobetxatu nahi du SMHk. Ezin daiteke gobernuz kanpoko erakundeen eta gizartearen erantzukizuna izan. Gainera, krisi larri eta iraunkor honi heltzeko bide politiko bakarra migraziorako bide legalak eta korridore humanitarioak sortzea dela agerian geratu da", planteatu du gobernuz kanpoko erakundeak oharrean.