Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Bergarak eta Gorlizek gune astinduena utzi dute, eta Donostia eremu horira igaro da
L. Z. | EITB MEDIA
Bizkaiko zazpi udalerri eta Gipuzkoako bi daude gaur-gaurkoz eremu gorrian. Gainerakoan, egoerak hobera egin du.
-
Bergarak eta Gorlizek gune astinduena utzi dute, eta Donostia eremu horira igaro da
Bergarak eta Gorlizek gune gorria utzi dute, intzidentzia tasa hobetu ostean, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Bestalde, Donostia eremu horira igaro da.
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk bertan, Gasteiz laranjaz dago, baita Agurain ere. Laudio, berriz, horiz dago, eta Amurrio berdez.
Bizkaian honako hauek daude eremu gorrian: Berango, Bermeo, Derio, Getxo, Güeñes, Santurtzi eta Sopela.
Gune laranjan, aldiz, honako hauek daude: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Durango, Erandio, Etxebarri, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Muskiz, Ondarroa eta Zalla.
Horian, berriz, Abanto, Elorrio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Mungia, Portugalete, Sestao, Valle de Trapaga eta Zornotza daude.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, daude oraindik honakoak: Elgoibar eta Oñati.
Eremu laranjan honakoak daude: Arrasate, Astigarraga, Bergara, Eibar, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Usurbil.
Gune horian, Andoain, Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Mutriku, Ordizia, Orio, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Lazkaok, berriz, kolore berdeari eutsi dio.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: