Itxi

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

Bizkaia ere eremu gorritik atera da

A. S. | EITB MEDIA

Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeek eremu kritikoenetik urruntzea lortu dute.

  • EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.

    Argazkia: eitb.eus

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa eremu gorritik atera dira gaur, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Bizkaia gaur atera da gune kritikoenetik.

Oharra: Joko eta apustuen establezimenduak itxita eta eskola eta talde kirola etenda duten udalerrien zerrenda astelehenero eta ostegunero berrituko da, ebazpen bidez. Hona indarrean dagoen zerrenda. Koloretako semaforoak, bestalde, egoera epidemiologikoaren araberako eguneko argazkia eskaintzen du.

Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk bertan, Gasteiz laranjaz dago, eta Amurrio, Agurain eta Laudio horiz.

Bizkaia, eremu gorritik irten da eta honakoak daude eremu gorrian: Basauri, Berango, Bermeo, Bilbao, Getxo, Gorliz, Güeñes, Derio, Leioa, Santurtzi y Sopela.

Gune laranjan, aldiz, honako hauek daude: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete eta Zornotza.

Horian, berriz, Elorrio, Ermua, Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Sestao, Valle de Trapaga eta Zalla daude.

Gipuzkoa eremu gorritik atera zen ostiralean. Dena den, gune gorrian, astinduenean, daude oraindik honakoak: Astigarraga, Bergara, Elgoibar, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo eta Oñati.

Eremu laranjan honakoak daude: Arrasate, Azpeitia, Eibar, Errenteria, Hondarribia, Irun, Oiartzun, Orio, Pasaia, Donostia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil eta Zarautz.

Gune horian, Andoain, Azkoitia, Beasain, Deba, Hernani, Mutriku, Ordizia, Urnieta, Villabona, Zumaia eta Zumarraga. Lazkaok, berriz, kolore gorria lortu du.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.