Itxi

Gizartea

Koronabirusa

100 salaketa baino gehiago Iruñean covid-19aren kontrako neurriak ez betetzeagatik

EITB MEDIA

Udaltzaingoak 108 salaketa jarri ditu guztira asteburu honetan, horietako 13 establezimendu publikoen aurka.

  • Iruñeko Udaltzaingo bi terrazak gainbegiratzen.

    Iruñeko Udaltzaingo bi terrazak gainbegiratzen. Argazkia: EFE

Iruñeko Udaltzaingoak 108 salaketa ipini ditu asteburu honetan covid-19aren aurkako araudia ez betetzea egotzita, horietatik 13 establezimendu publikoen arduradunen kontra. Gainerako salaketek debekatutako jokabideak zigortu dituzte; hiriko zenbait tokitan kalean edateko gelditzeagatik edota lokal batean festa egiteagatik, besteak beste.

Bestalde, Iruñean asteburu honetan 6 gidarik positibo eman dute alkoholemia-proban; batek, Taxoare kalean errepidetik atera ondoren. Horietako bi, gainera, ikerketapean daude gidabaimenik indarrean duten argitzeko. Gainerakoak salatu egin dituzte.