Gizartea
TRAFIKOA
N-634 errepidean zirkulazioa berriz ireki dute Etxebarrin, luiziaren ostean
EITB MEDIA
La carretera, que había sido cerrada debido a un desprendimiento, ha sido totalmente abierta en sentido San Sebastián y han abierto un carril en sentido Cantabria.
N-634 errepidean, Etxebarrin, zirkulazioa berriro ireki dute, goizaldean luizia izan eta gero. Ondorioz, errepidea itxita egon da hainbat orduz, bi noranzkoetan. Luizia izan eta ordu batzuetara, errepidea erabat ireki dute Donostiarako noranzkoan eta errei bat ireki dute Kantabriarako noranzkoan.
Luizia 01:00a aldera gertatu da 106 kilometro-puntuan, eta, horren ondorioz, hodi bat hautsi da.
Bestalde, N-634 errepidean bertan, bi pertsona zauritu dira Zornotzan, kamioi baten eta auto baten arteko istripuan. Ondorioz, auto-ilarak sortu dira Bilborako noranzkoan.
Azken uneko informazioa: #N634 Km 106 #Etxebarri-n guztiz zabalik Donostiako norantzan eta errei bat zabalik Kantabriako norantzan. #Lur_Jausia
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) February 12, 2021
Últimas informaciones: #N634 Pk 106 #Etxebarri totalmente abierta sentido Donostia y un carril abierto sentido Cantabria. #Trafikoa