Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Donostia eta Gipuzkoa gune gorritik atera dira
E. G. | EITB MEDIA
Tolosak eta Errenteriak ere lortu dute gune kritikoenetik irtetea. Bizkaian, Markina-Xemein, 39,8 kasuko intzidentzia metatuarekin, gune berdea estreinatzen lehena izan da.
-
Argazkia: eitb.eus
Donostia, Tolosa eta Errenteria eremu gorritik atera dira gaur, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Hiru udalerri horien hobekuntzari esker, Gipuzkoak ere lortu du gune kritikoena uztea.
Arabako datuei dagokienez, ez da aldaketak izan, eta gorriz daude Agurain eta Gasteiz; laranjaz Laudio, eta horiz Amurrio.
Bizkaian, honakoak daude eremu gorrian: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Muskiz, Santurtzi, eta Sopela. Ondarroak okerrera egin du azken orduetan, eta gune kritikoan dago orain, aipatutakoekin batera.
Gune laranjan honako hauek daude: Abanto, Elorrio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Mungia, Lekeitio, Ortuella, Portugalete, Trapagaran, Zalla eta Zornotza.
Azkenik, Ermua eta Sestao horian daude.
Markina-Xemein, aldiz, Bizkaian eta EAEn gune berdean sartzen lehen udalerria izan da.
Gipuzkoa bera eremu gorritik atera da gaur, Donostiaren, Tolosaren eta Errenteriaren datu hobeei esker, besteak beste. Dena den, gunerik zigortuenean daude oraindik honakoak: Astigarraga, Azpeitia, Bergara, Elgoibar, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oñati, Orio, Pasaia, Urretxu, Usurbil eta Zumarraga daude egoerarik okerrenean.
Eremu laranjan honakoak daude: Andoain, Arrasate, Beasain, Donostia, Deba, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Oiartzun, Tolosa, Urnieta, Zarautz eta Zumaia.
Gune horian, Aretxabaleta, Azkoitia, Lazkao, Mutriku, Ordizia eta Villabona daude.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: