Itxi

Gizartea

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

49 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, amari eraso egitea egotzita

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Emakumeak salatu duenez, tratu txar fisiko eta psikologiko jarraituak eragiten dizkio semeak.

Gasteizko Udaltzaingoak 49 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Zaramaga auzoan, amari eraso egitea leporatuta.

Atxilotuak berak deitu zion Udaltzaingoari, 23:30ak aldera, Zaramagako bere etxean amarekin "gatazka" izan zuela eta udaltzainak bertaratu zitezela eskatuz.

Etxebizitzara joan ziren agenteek emakumea lurrean eserita aurkitu zuten. Emakumeak kontatutakoaren arabera, semeak eraso egin zion eta sukalderaino arrastaka eraman zuen. Haren esanetan, tratu txar fisiko eta psikologiko jarraituak eragiten dizkio semeak

Ama jo zuela onartu zuen semeak eta udaltzainek atxilotu egin zuten, etxeko indarkeria delitua egotzita. Halaber, udaltzainek anbulantzia bat eskatu zuten emakumea artatzeko, oso urduri baitzegoen.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.