Itxi

Gizartea

OSTALARITZA

EAEn ostalaritza zabaltzeak sektorean erreklamazioak areagotzea ekarri du

A. S | EITB MEDIA

13 erkidogok beren kabuz aurkeztu zituzten errekurtsoak, baina arrakasta handirik gabe. Hala ere, azken erabaki horrek gauzak alda ditzakeela uste dute.

1:21
Auzitegien zain daude ostalariak Estatuan.

Espainiar Estatuko ostalariek ekintzara pasatzea erabaki dute EAEko tabernak eta jatetxeak irekitzea ahalbidetzen duen Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiaren autoak bultzatuta, eta Eusko Jaurlaritzak kutsatzeko arriskuen ebidentzia zientifikoengatik defendatzen dituen itxieren inguruko erreklamazioak aurkeztea aztertzen ari dira.

13 erkidogok beren kabuz aurkeztu zituzten errekurtsoak, baina arrakasta handirik gabe. Hala ere, azken erabaki horrek gauzak alda ditzakeela uste dute. Hori dela eta, ostegun honetan Estatu osoko ostalaritza sektoreko ordezkariak bilduko dira erkidego guztietako epaitegietan helegiteak aurkezteko estrategia bat ezartzeko asmoz, lurralde osoko ostalaritzaren murrizketak baliogabetzeko.

Astearte honetan Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak "eremu gorrian" dauden udalerrietan ostalaritza berriz zabaltzeko baimena eman zuen; izan ere, edukiera-mugekin eta osasun neurriekin (maskarak erabiltzea, adibidez), ostalaritza sektoreak uste du establezimenduak ez direla "osasun publikorako arrisku-gune larriak".

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu eta lehendakariordea ez dator bat epaimahaiaren erabakiarekin, eta "interbentzionista" dela esan ostean, galdetu du ea "benetan, asteburuari begira, inauterietan, 1.000 kasutik gorako udalerrietan" tabernak irekita egotea ideia ona den.

Ildo horretan mintzatu da Rafael Bengoa OMEko Osasun Sistemen zuzendari ohi eta Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia ere, eta uste du epaileek "modu zabalagoan" informatu behar zutela, "ebidentzia zientifikoari" jarraituz.

Dena dela, ebazpen judiziala oso garrantzitsua izan da sektorearentzat, eta Jose Luis Yzuel Espainiako Ostalaritza patronaleko presidentea erreklamazioak jartzearen alde azaldu da. Horrela, Estatuaren eta autonomia erkidegoen aurrean helegitea aurkezteko deia egin die ostalariei, pandemiaren ondorioz "hondoratuta" dauden establezimenduak berriz ireki ahal izateko.