Itxi

Gizartea

Koronabirusaren semaforoa

Gune gorritik irten dira Bizkaiko bi udalerri eta Gipuzkoako hiru

L.Z. | EITB MEDIA

Galdakao, Hernani, Mungia, Oiartzun eta Urnieta dira, hain zuzen, azken orduetan kutsatzeen beherakada nabarmenena izan duten udalerriak. Markina-Xemeinek, bestalde, gune horian sartzea lortu du.

  • EAEko mapa, eitb.eus-ek prestatutako grafiko batean.

    Argazkia: eitb.eus

Egoerak hobera egin du EAEko zenbait udalerritan, eta gaurko honetan Galdakao, Hernani, Mungia, Oiartzun eta Urnieta irten dira eremu gorritik, covid-19ak Euskadin herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Markina-Xemeinek, bestalde, gune horian sartzea lortu du.

Arabako datuei dagokienez, ez da aldaketak izan, eta gorriz daude Agurain eta Gasteiz; laranjaz Laudio, eta horiz Amurrio.

Bizkaian, honakoak daude eremu gorrian: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Muskiz, Santurtzi, eta Sopela.

Gunerik kritikoenetik atera dira, aipatu bezala, Galdakao eta Mungia, eta bigarren mailan daude beste hauekin batera: Abanto, Elorrio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Lekeitio, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Trapagaran, Sestao, Zalla eta Zornotza.

Markina-Xemein, bestalde, gune horian kokatuda.

Gipuzkoan, Astigarraga, Azpeitia, Bergara, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oñati, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Usurbil eta Zumarraga daude egoerarik okerrenean.

Hernanin, Oiartzunen eta Urnietan behera egin du intzidentziak eta eremu laranjan sartu dira, honako hauekin batera: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Deba, Eibar, Hondarribia, Zarautz eta Zumaia.

Gune horian, Lazkao, Mutriku, Ordizia eta Villabona daude.

EAE osoan ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.

Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.

Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira:

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.