Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Hegoafrikako aldaeraren lehen kasuak atzeman dituzte Ipar Euskal Herrian

E. G. | EITB MEDIA

Eskualdeko Osasun Agentziako zuzendariak esan du "bizpahiru kasu" baieztatu dituztela, eta aldaera horren kutsagarritasun handiagoa dela eta, kontrolak zorroztu dituztela iragarri du.

1:13
Datuak hobetuz doaz Ipar Euskal Herrian. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.

Covid-19aren aldaera hegoafrikarraren lehen kasuak atzeman dituzte Ipar Euskal Herrian, Maritxu Blanzaco Eskualdeko Osasun Agentziako zuzendariak gaur iragarri duenez.

France Bleu Pays Basque irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean egin du iragarpena Blanzacok, eta "bizpahiru" kasu direla zehaztu du.

"Hegoafrikako aldaera hori Frantziako departamendu guztietan dago; beraz, gurean ere egon zitekeen. Kontua da orain arte ez dugula topatu. Otsailaren 1etik egiten diren PCR proba guztietan eta positibo ematen duten test antigenoetan egiaztapena egiteko eskatu genuen, eta hortxe atzeman ditugu", azaldu du.