Gizartea
KORONABIRUSA
Gasteizko Helduen Heziketa Iraunkorrerako El Carmen ikastetxean eskolak eten dituzte
A. S. | EITB MEDIA
Gasteizko ikastetxeak bertan behera utzi behar izan du aurrez aurreko jarduera, covid-19aren eraginez. EAEn guztira 250 gela daude itxita.
-
EAEko ikastetxen egoera. Argazkia: Irekia
Aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda dago Gasteizko Helduen Heziketa Iraunkorrerako El Carmen ikastetxean, covid-19 kasu ugari atzeman ostean. Gainera, 250 gela itxita daude astelehen honetan Euskal Autonomia Erkidegoan koronabirusagatik, joan den ostiralean baino zazpi gehiago.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak astelehen honetan argitara emandako datuen arabera, ikasgelaren bat itxita duten zentroak 140ra jaitsi dira, aurreko egunean baino 4 gutxiago.
EAEko hezkuntza sistemak 2020-2021 ikasturtean dituen 17.554 ikasgelen (bi urte eta unibertsitatez kanpoko hezkuntza artekoak) % 1,42 itxita daude.