Itxi

Gizartea

Koronabirusa

AstraZeneca bere txertoa egokitzen hasi da Hegoafrikako aldaerari aurre egiteko

eitb media

Txerto berriak aldaera berriaren kasuak murrizten ez baditu ere, heriotzak saihestuko ditu, bai eta ospitaleen zama arindu ere.

  • AstraZeneca

    AstraZeneca bere txertoa moldatzen hasi da. Argazkia: EFE.

AstraZeneca farmazia-enpresa bere txertoa egokitzeko lanetan hasi da, covid-19aren Hegoafrikako aldaeraren aurrean eraginkorra izateko. Izan ere, orain arte banatzen aritu diren txertoa aldaera honen aurrean oso eraginkorra ez dela frogatu dute, bereziki afekzio arinak dituzten kasuetan.

Sarah Gilbert AstraZenecaren txertaketa programaren zuzendariak jakitera eman duenez, txerto berria ziurrenik udazkenean egongo da erabilgarri.

Ildo beretik, Gilbertek azaldu duenez, txertoa egiteko beharrezkoa den teknologia moldatzea erraza da, eta prozesua gripe arruntarenaren antzekoa dela adierazi du.

Farmazia-enpresaren arabera, txerto berriak aldaera honen kasuak murriztuko ez baditu ere, heriotzak saihestuko ditu, bai eta ospitaleen zama arindu ere.