Gizartea
Koronabirusa
Espainiako Gobernuaren ustez, “benetan” izan liteke hilgarriagoa aldaera britainiarra
agencias | eitb media
Osasun Alertak eta Emergentziak Koordinatzeko Zentroak egindako txostenean agertzen denez, 400 kasu atzeman dituzte orain arte 14 erkidegotan.
-
Murrizketak Erresuma Batuan. Argazkia: Efe
Espainiako Osasun Ministerioak aitortu du "benetako aukerak" daudela koronabirusaren aldaera britainiarra, Euskal Herrian ere zabaldu dena, larriagoa eta hilgarriagoa izateko, eta ohartarazi du intzidentziaren gorakada ekar dezakeela eta, horrekin batera, ospitaleratzeen eta heriotzen gorakada "datozen asteetan".
Horixe agertzen da Osasun Alertak eta Emergentziak Koordinatzeko Zentroak egindako azken txostenean, eta gogorarazten dute aldaera britainiarra kutsakortasun handiagoarekin ere lotzen dela. Horregatik, "prebentzio neurriak betetzen ez diren lekuetan" azkar zabaltzeko arriskua dagoela adierazi dute.
Dokumentuak azken balantzea ere jasotzen du, eta horren arabera, orain arte 400 kasu atzeman dituzte guztira 14 erkidegotan.