Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Astigarragan ostalaritza itxi beharko dute txotx denboraldiaren atarian

A. S. | EITB MEDIA

Berangok ere taberna eta jatetxeak itxiko ditu. Herri horietan taldekako kirola debekatuta dago, eta ez da eskola-kiroleko entrenamendurik egongo. Ordiziak hobera egin eta ostalaritza irekiko du.

  • Astigarran tabernak itxiko dira bihartik aurrera.

    Astigarragan tabernak itxiko dira bihartik aurrera. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.

Euskal Autonomia Erkidegoko 89 udalerrik ezingo dituzte tabernak eta jatetxeak ireki Euskal Autonomia Erkidegoan, covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta. Udalerri horietan ere, ez da eskola-kiroleko entrenamendurik izango. EAEko hiriburuek murrizketa berdinekin jarraituko dute. Lehendakariaren dekretuan jasotako neurri gogorrenak dira.

Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko kasu positiboen 500eko intzidentzia-tasa metatua gainditu duten udalerriak honakoak dira:

Gipuzkoan: Andoain, Astigarraga, Azpeitia, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu eta Zumarraga.

Bizkaian: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza.

Araban: Gasteiz eta Agurain.

Bestalde, neurriak aplikatzeko beharra duen egoera epidemiologikoa duten 5.000 biztanletik beherako udalerrien zerrendan, ondorengo udalerriak daude:

GipuzkoanAduna, Aia, Anoeta, Irura, Mutiloa, Ormaiztegi, Segura, Zerain eta Zizurkil.

Bizkaian: Alonsotegi, Arrieta, Atxondo, Barrika, Berriz, Etxebarri, Galdames, Gatika, Iurreta, Karrantza, Laukiz, Lemoiz, Lezama, Loiu,  Sondika, Sopuerta, Urduliz, Zaldibar, Zamudio, Zaratamo y Ziortza-Bolibar.

Araban: Alegria-Dulantzi, Donemiliaga, Kripan, Berantevilla, Bastida, Erriberabeitia, Guardia, Oion, Urkabustaiz, Iekora eta Zuia.

Horien egoera epidemiologikoak ostalaritza ixtea eskatzen du, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen sailaren esanetan.

Osasun Sailak zerrenda bat argitaratuko du astelehenero eta ostegunero, murrizketa berezi horiek jasango dituzten "eremu gorriko" udalerriak zeintzuk diren zehazteko. Ebazpen horiek indarrean jarraituko dute, harik eta beste ebazpen batek azken aldaketak jasotzen dituenera arte. Osasun sailburuordeari horren kontrako errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.