Gizartea
KORONABIRUSA
Gasteizko Judimendi HLHIk hezkuntza-jarduera presentziala eten du
EITB MEDIA
Gasteizko zentroak bertan behera utzi du aurrez aurreko hezkuntza-jarduera, 12 ikasgeletan covid-19 kasuak atzeman ostean. Gaur egun, 203 ikasgela daude itxita EAEn.
-
Judimendi HLHI. Argazkia: Judimendi HLHI
Gasteizko Judimendi Haur eta Lehen Hezkuntzako zentroak (180 ikasle ingurukoa) bertan behera utzi du aurrez aurreko hezkuntza-jarduera, 12 ikasgeletan covid-19 kasuak atzeman ostean. Judimendi da EAEn covid-19agatik itxita dagoen ikastetxe bakarra.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaur 12:00ak arte eguneratutako datuen arabera, 203 gela daude itxita Euskadin, aurreko egunean baino zortzi gutxiago. Ikasgelaren bat itxita duten zentroak 121 dira, aurreko egunean baino 14 gutxiago.
EAEko hezkuntza sistemak 2020-2021 ikasturtean dituen 17.554 ikasgelen (bi urte eta unibertsitatez kanpoko hezkuntza artekoak) % 1,16 itxita daude.