Itxi

Gizartea

EPAIA

Ellacuria eta beste lau jesuita hiltzeagatik jarritako zigorra berretsi du Gorenak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Auzitegi Nazionalak 133 urteko espetxe zigorra ezarri zion Inocencio Montano El Salvadorko ministrorde eta koronel izandakoari, 1989an El Salvadorren bost jesuita hiltzeagatik.

  • Inocente Montano, epaiketan

    Inocente Montano, epaiketan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Auzitegi Nazionalak Inocente Montano El Salvadorko Defentsa ministrorde eta armadako koronela izandakoari jarritako 133 urteko zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak. 1989. urtean El Salvadorren gertatutako Ignacio Ellacuriaren eta beste lau jesuiten hilketaren arduradun gisa jo zuen epaimahaiak. 

Lehen epaia eman eta bost hilabetera, Auzitegi Goreneko Zigor Aretoak atzera bota du El Salvadorko koronel ohiaren defentsan aurkeztutako helegitea eta, horrenbestez, Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra berretsi du.

Hilketak gertatu eta 32 urte geroago etorri zen Auzitegi Nazionalaren epaia. Epaimahaiaren arabera, El Salvadorren 1989ko azaroaren 6an gertatutako zortzi hilketak Indar Armatuetako buruak "antolatutako, aurretik erabakitako eta agindutako ekintzak" izan ziren. 

Bost hilketa horiek antolatu eta agintzeagatik zigortu zuen Auzitegi Nazionalak Inocente Montano. Hain zuzen ere, bera izan da auzi horrengatik Estatuan zigortutako El Salvadorko goi agintari bakarra.

AEBk 2017an espainiaratu zuenetik, espetxean dago Inocente Montano.