Gizartea
Koronabirusa
Pfizerren txertoaren 16.380 dosi eta Modernaren 2.200 jaso ditu Euskadik
EiTB Media
Moderna botika etxeak covid-19aren aurka garatutako txertoaren 2.200 dosi horiek hasiera batean aurreikusitakoa baino egun batzuk beranduago iritsi dira.
-
Pfizerren txertoa. Argazkia: EFE
Covid-19ari aurre egiteko Pfizer botika etxeak garatutako txertoaren 16.380 dosi eta Modernaren 2.200 heldu dira astelehen honetan Euskadira.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragan asteartean Gasteizen emandako prentsaurrekoan azaldu zuen Osasun Ministerioak jakinarazi ziela Modernaren txertoak "aurreikusitakoa baino beranduago" hel zitezkeela Euskadira.
Modu horretan, urtarrilaren amaieran iristekoak ziren dosi horiek gaur bertan heldu dira.
Espainiako Gobernuak eta Modernak hitzartutako akordioaren arabera, geroz eta txerto sorta handiagoak bidaliko dituzte, otsailaren amaieran 600.000 dosira iritsi arte.
BioNTech-Pfizer txertoak bezala, Modernak garatutakoak ere bi dosi behar ditu eraginkorra izateko.