Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Aste hasiera "gorria" izan dute Eibarrek, Errenteriak, Sopelak, Urretxuk eta Zallak
L.Z. | EITB MEDIA
EAE osoan ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean, eta gutxi batzuk eutsi diote kolore horiari: Amurriok, Bergarak, Debak, Lazkaok eta Oñatik, hain zuzen ere.
-
Argazkia: eitb.eus
Eibar, Errenteria, Sopela Urretxu eta Zalla eremu gorrian sartu dira astelehen honetan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoan. EAE osoan ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean, eta gutxi batzuk eutsi diote kolore horiari: Amurriok, Bergarak, Debak, Lazkaok eta Oñatik, hain zuzen ere.
Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Orio, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu eta Zumarraga daude egoerarik okerrenean.
Eremu laranjan, honako hauek daude: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Mutriku, Oiartzun, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zumaia.
Gune horian, Bergara, Deba, Lazkao eta kokatu dira.
Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.
Bizkaian, Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza eremu gorrian daude.
Eremu laranjan, alegia, bigarren mailan, Abanto, Berango, Etxebarri, Gorliz, Ondarroa eta Sestao daude.
Ez dago udalerri bakar bat eremu horian, ezta berdean ere.
Arabako datuei dagokienez, ez da aldaketarik izan. Agurainek eta Gasteizek eremu gorrian jarraitzen dute. Laudio, berriz, eremu laranjan dago, eta Amurriok kolore horiari eutsi dio.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: