Gizartea
KORONABIRUSA
Hauek dira ostalaritza itxi eta taldekako kirola debekatu duten udalerriak
A. S. | EITB MEDIA
Eibarren, Errenterian, Legazpin, Urretxun, Sopelan eta Zallan, esaterako, tabernak eta jatetxeak itxi egin beharko dituzte gaurtik aurrera, eta ezin izango da taldeka kirola egin.
Kopurua gora doa. Astearte honetatik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko 91 udalerrik ezingo dituzte tabernak eta jatetxeak ireki covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta. Udalerri horietan ere, ez da eskola-kiroleko entrenamendurik izango.
Osasun Sailak jakitera eman duenez, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko kasu positiboen 500eko intzidentzia-tasa metatua gainditu duten udalerriak honakoak dira:
Gipuzkoan: Andoain, Azpeitia, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu eta Zumarraga.
Bizkaian: Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza.
Araban: Gasteiz eta Agurain.
Bestalde, neurriak aplikatzeko beharra duen egoera epidemiologikoa duten 5.000 biztanletik beherako udalerrien zerrendan, ondorengo udalerriak daude:
Gipuzkoan: Aia, Anoeta, Irura, Mendaro, Zizurkil eta Zestoa.
Bizkaian: Alonsotegi, Arantzazu, Arrieta, Arteaga, Atxondo, Berriz, Galdames, Gamiz-Fika, Gatika, Gordexola, Iurreta, Karrantza, Kortezubi, Laukiz, Lemoa, Lemoiz, Loiu, Jatabe, Mendexa, Meñaka, Plentzia, Sondika, Sopuerta, Urduliz, Zaldibar, Zamudio, Zaratamo eta Ziortza-Bolibar.
Araban: Bastida, Donemiliaga, Ekora, Erriberabeitia, Guardia, Iruña Oka, Oion, Urkabustaiz eta Zuia.
Horien egoera epidemiologikoak ostalaritza ixtea eskatzen du, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen sailaren esanetan.
Osasun Sailak zerrenda bat argitaratuko du astelehenero eta ostegunero, murrizketa berezi horiek jasango dituzten "eremu gorriko" udalerriak zeintzuk diren zehazteko. Ebazpen horiek indarrean jarraituko dute, harik eta beste ebazpen batek azken aldaketak jasotzen dituenera arte. Osasun sailburuordeari horren kontrako errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.