Itxi

Gizartea

BILAKETA

Hondarribin desagertutako arrantzalea bilatzeko lanak bertan behera, eguraldiagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ostegunean, olatu kolpe baten ondorioz, harkaitz baten gainetik uretara erori zen gizonezkoa. Itsasoaren egoeraren erruz, Ertzaintzaren urpekariek ezinezkoa dute murgiltzeak egitea.

  • Hondarribia

    Ertzaintzaren helikoptero bat, arrantzalea desagertu zen ingurua miatzen.

Hondarribian desagertutako arrantzalea bilatzeko lanak bertan behera utzi dira arratsaldean, Biosnar lurmuturraren inguruan, eguraldiaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Larunbatean alerta laranja dago aktibatuta kostaldean, itsasaldeko arriskuagatik. Gauerditik aurrera, gainera, alarma gorria izango da.

Joan den ostegunetik dago desagertuta gizona. Antza, harkaitz baten gainean zegoela, olatu kolpe bat jaso zuen eta uretara erori zen. Inguruan zegoen beste arrantzale batek ikusi zuen gertatutakoa, eta hark deitu zuen larrialdietarako zerbitzura.

Berehala jarri zuten martxan bilaketa-operatiboa, airez eta itsasoz, baina ez dute bere arrastorik aurkitu. Ertzaintza, Itsas Salbamendua eta Gurutze Gorria ari dira parte hartzen erreskate lanetan.

Larunbatean, 9:00ak inguruan, berriz ekin diote bilaketari, baina eguraldia kontran dute, 5 metrotik gorako olatuak baitaude, eta bertan behera utzi behar izan dute.

Ertzaintzaren urpekariei ezinezkoa izan zaie uretan behar bezala murgiltzea, eta 13:30ean bilatzeari utzi diote.