Gizartea
TRAFIKOA
Moyua plaza itxi dute Bilbon, Alex de la Iglesiaren film baten grabazioa tarteko
O. A. | EITB MEDIA
13:00etatik 20:00etara itxiko dute, gutxi gorabehera, Errekalde zumarkalearen parean.
Bilboko Udalak Moyua plaza itxiko du ostegun honetan, 13:00etatik 20:00etara, Alex de la Iglesiaren film baten grabazioa dela eta. Errepidea Errekalde zumarkalearen parean itxiko dute. Bi egunez luzatuko da grabazioa.
Udalak ohar batean jakinarazi duenez, bien bitartean Juan Ajuriaguerra, Heros, Henao, Maximo Aguirre eta Colon de Larreategui kaleetatik barrena joan ahal izango da.
Grabazioak iraun bitartean ingurua hesituta egongo da.