Gizartea
KORONABIRUSA
Sei pertsona hil dira eta 228k positibo eman dute Nafarroan
EITB MEDIA
Heriotza horietako lau atzo jazo ziren, eta bi aurreko egunetan.
-
Baheketa masibo bat. Artxiboko argazkia: EFE
Sei pertsona gehiago hil dira Nafarroan koronabirusarekin, lau atzo eta bi aurreko egunetan, Foru Gobernuak jakinarazi duenez. Gainera, azken 24 orduetan beste 228 kasu positibo zenbatu dituzte. Orotara 1.882 PCR egin dituzte, eta 1.243 antigeno test, eta horietako % 7,3 izan dira positibo.
Atzo hildakoak 81 eta 83 urteko bi gizon eta 85 eta 97 urteko bi emakume dira. Era berean, aurreko egunetan 65 eta 93 urteko bi emakume hil ziren.
Osasunbidearen arabera, atzo 19 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten Nafarroan; horietako bi, Zainketa Intentsiboetan.
Kasu positibo berrien batez besteko adina 39,3koa da, eta, generoari dagokionez, % 56 emakumeak dira, eta % 44, gizonak.
Orotara, 190 pertsona daude ospitaleratuta Foru Erkidegoan koronabirusagatik (atzo baino bat gutxiago): 32 Zainketa Intentsiboetan, 139 geletan eta 2 etxeko zaintzarekin.
Covid-19aren pandemiak 1.273 positibo berri utzi ditu Euskadin azken orduetan, aurreko egunean baino 169 gehiago. Kopuru hori ez zen EAEn ematen azaroaren 12tik. Covidaren positibotasun tasa % 8,2ra igo da, proba diagnostiko gutxiagorekin. Gainera, Gipuzkoak Bizkaiko eta Arabako bideari jarraitzen dio, eta gune gorrian sartzen da, transmisio handia duelako.
Espainiako Gobernuak beste 34.899 kasu berri atzeman ditu gaur, eta azken orduetan 515 heriotza izan dira Estatuan. Gainera, 100.000 biztanleko inzidentzia 889koa da, atzo baino 10 puntu gutxiago, beraz, kutsatzeen erritmoa mantsotzen ari da.