Gizartea
KORONABIRUSA
Koronabirus kasuek 100 milioiren langa gainditu dute munduan
O. A. | EITB MEDIA
Koronabirusaren gaitza gehien pairatzen ari den herrialdea Ameriketako Estatu Batuak dira, Indiaren, Brasilen, Errusiaren, Erresuma Batuaren eta Frantziaren aurretik.
-
Ameriketako Estatu Batuak dira kutsatu gehien dituen herrialdea. Argazkia: EFE
Koronabirusak 100 milioi pertsona baino gehiago kutsatu ditu munduan, Johns Hopkins unibertsitateak astearte honetan emandako azken datuen arabera.
Ameriketako Estatu Batuak dira positibo gehien izan duen herrialdea (25.362.794 kasu eta 423.010 hildako), Indiaren (10.676.838 kasu eta 153.587 hildako), Brasilen, (8.871.393 kasu eta 217.664 hildako), Errusiaren (3.716.228 kasu), Erresuma Batuaren (3.680.101 kasu) eta Frantziaren (3.116.355 kasu) aurretik.
Bi eta hiru milioi kasu artean dituzte Espainiak (2.593.382), Italiak (2.475.372), Turkiak (2.435.247), Alemaniak (2.154.656) eta Kolonbiak (2.027.746).
Covid-19ak jota hildakoak, ostera, 2.149.818 pertsona dira. Ameriketako Estatu Batuetan hil dira pertsona gehien, 423.010; Brasilen (217.664), Indiaren (153.587), Mexikoren (150.273) eta Erresuma Batuaren (100.358) aurretik.