Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Donostia ere eremu gorrian sartu da
L.Z. | EITB MEDIA
Elgoibar da azken 24 orduetan eremurik latzenera batu den bigarren udalerria. Villabonak, aldiz, datuak hobetu eta eremu laranjara egin du jauzi.
Donostia eremu gorrian sartu da astearte honetan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoan. Bestalde, Elgoibar ere eremurik latzenera batu da. Villabonak, aldiz, datuak hobetu eta eremu laranjara egin du jauzi.
Gipuzkoan, Andoain, Azpeitia, Donostia, Elgoibar, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Zumaia eta Zumarraga daude egoerarik okerrenean.
Eremu laranjan, honako hauek daude: Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Deba, Eibar, Errenteria, Hondarribia, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Ordizia, Urretxu eta Villabona.
Gune horian, Astigarraga, Bergara, Oiartzun, Oñati, Usurbil eta Zarautz kokatu dira.
Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.
Bizkaian, Arrigorriaga, Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Santurtzi, Trapagaran eta Zornotza eremu gorrian daude.
Eremu laranjan, alegia, bigarren mailan, Abadiño, Abanto, Barakaldo, Basauri, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gorliz, Leioa, Portugalete, Sestao, Sopela eta Zalla daude.
Abadiño, Berango eta Ondarroa, berriz, eremu horian daude.
Ez dago udalerri bakar bat ere eremu berdean.
Arabako datuei dagokienez, aldaketak izan dira asteburuan. Agurainek eremu gorrian jarraitzen du, eta Gasteiz batu zaio azken orduetan.
Amurrio eta Laudio, aldiz, eremu horian daude.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: