Gizartea
KORONABIRUSA
Osasun Departamentuak bisitak murriztu ditu Nafarroako Ospitale Gune osoan
A. S. | EITB MEDIA
Laguntzaileek Nafarroako Ospitale-Guneak emandako identifikatzailea eraman beharko dute, eta une oro idatziz emandako prebentzio-neurriak errespetatu beharko dituzte. Gauez debekatuta dago laguntza.
-
Nafarroako Ospitaleko larrialdiak. Artxiboko irudia: EITB
Egungo egoera epidemiologikoa dela eta, aste honetatik aurrera, bisitak erabat mugatuta geratzen dira Nafarroako Ospitale-Gunean.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak beharrezkotzat jo du Nafarroako Ospitale Guneko ospitale-inguruneko bisitei eta laguntzei buruzko araudia aldatzea, covid-19ari aurre hartzeko eta kontrolatzeko neurriak indartzeko.
Behar izanez gero, egunean zehar gaixo bakoitzak pertsona bakarraren laguntza izango du, eta osasun-langileek emandako jarraibideak bete beharko ditu.
Laguntzaile horiek Nafarroako Ospitale-Guneak emandako identifikatzailea eraman beharko dute, eta une oro errespetatu beharko dituzte ospitaleratzean idatziz emango zaizkien covid-ari aurre egiteko prebentzio-neurriak.
Gauez, 21:00etatik aurrera ezingo da gaixoei lagundu, salbuespenezko egoeretan izan ezik, eta, behar izanez gero, baliabide telematikoak jarriko dira senideekin eta hurbilekoekin harremanetan jartzeko.