Gizartea
KORONABIRUSA
Bost edukiontzi erre dituzte Getxon, elkartzeko deialdi baten ostean
O. A. | EITB MEDIA
Gazte talde handi bat batu da igandean Gernika parkean, koronabirusagatik ezarritako osasun neurriak errespetatu gabe. Ertzaintzak sakabanatu egin ditu eta istiluak izan dira.
Ertzaintzak esku hartzea egin behar izan zuen atzo Getxon, gazte talde handi bat udalerriko parke batean elkartu zelako koronabirusagatik ezarritako osasun neurriak errespetatu gabe.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ehun pertsona inguru batu ziren Gernika parkearen inguruan. Ertzaintza agertu zenean, gazteak inguruko kaleetan barreiatu ziren, eta, ondoren, bost edukiontzi erre zituzten.