Gizartea
KORONABIRUSA
EAEko lurraldeen arteko mugikortasun-kontrolak berriz hasi dituzte
EITB MEDIA
Dekretu berriak ez ditu aldatu EAEko lurraldeetan sartzeko edo irteteko murrizketak. Salbuetsita daude Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan justifikatzen diren joan-etorriak.
-
Trafiko kontrola Iurretan. Argazkia: Irekia
Ertzaintzako eta udaltzaingoetako Trafikoko eta Herritarren Babeserako unitateak berriz hasi dira lurraldeen eta herrien arteko mugikortasun-kontrolak egiten EAEko errepide nagusietan eta bigarren mailakoetan, urtarrilaren 12an onartutako neurri eta mugikortasun-murrizketengatik.
Dekretu berriak ez ditu aldatu EAEra sartu edo bertatik ateratzeko murrizketak, indarrean baitago urriaren 25ean ezarritako alarma egoera. Salbuetsita daude Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusita dauden eta behar bezala justifikatzen diren joan-etorriak.
Halaber, galarazita dago norbera bizi den lurralde historikotik atera eta beste batera joatea (aurreikusitako salbuespenak salbuespen), baina baimenduta daude lurralde historiko ezberdinetakoak izan arren mugakideak diren udalerrien arteko joan-etorriak, bi udalerri horietako baten azken 14 egunetako intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500ekoa edo hortik gorakoa ez bada.