Gizartea
KORONABIRUSA
Datu-basearekin izandako arazo batek 66ra igo du heriotzen kopurua Euskadin
N. B. | EITB MEDIA
Osakidetzak azaldu duenez, azken astean 66 pertsona hil dira EAEn covidagatik, eta ez 36, asteazkenean jakinarazi zen bezala.
-
Osakidetzak "eguneratu" egin du asteazkenean eskainitako hildakoen kopurua. Artxiboko: EITB MEDIA.
Osakidetzak zuzendu egin du urtarrilaren 4tik 10era bitartean covid-19aren ondorioz hildako pertsonen kopurua, 66ra igo baita, joan den asteazkenean ezagutarazitako kopuruaren ia bikoitza. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, datu basearekin izandako arazo baten ondorioz, asteazkenean emandako hildakoen kopurua "eguneratu" du.
Hala, urtarrilaren 4tik 10era bitartean, 66 pertsona hil ziren, eta ez 36, aurreko asteazkenean jakinarazi zen bezala; hau da, abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitartean, aurreko astean baino bederatzi gehiago.