Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Durango, gune gorrira igaro den udalerri bakarra
E.G. | EITB MEDIA
Irunen (Gipuzkoa) eta Ondarroan eta Santurtzin (Bizkaia) okerrera egin du egoerak, eta horitik laranjara pasatu dira azken orduetan.
-
Argazkia: eitb.eus
Durango eremu gorrira pasatu da ostiral honetan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Hala, guztira, 12 udalerri daude arriskurik handiena zehazten duen zonaldean.
Gipuzkoan, ez da aldaketarik izan egoerarik larrienean dauden udalerrietan, eta Andoain, Beasain, Villabona eta Zumaia gorrian daude oraindik.
Eremu laranjan, honako hauek daude: Aretxabaleta, Azkoitia, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Lazkao, Mutriku, Orio, Pasaia, Tolosa eta Zumarraga. Irun ere bigarren alerta mailara igo da azken orduetan.
Azpeitia eta Ordizia laranjatik horira igaro dira, eta beste hauei batu zaizkie: Astigarraga, Bergara, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Urnieta, Urretxu, Usurbil eta Zarautz ere ageri dira bertan.
Eremu berdean, beraz, ez dago udalerririk.
Bizkaian, Bermeo, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz, eta Zornotza eremu gorrian zeuden aurretik, eta Durango batu zaie orain.
Eremu laranjan, alegia, bigarren mailan, Abanto, Balmaseda, Barakaldo, Bilbo, Durango, Elorrio, Getxo eta Mungia daude. Ondarroan eta Santurtzin okerrera egin gu egoerak, eta laranjaz margotuta daude orain.
Abadiño, Arrigorriaga, Basauri, Berango, Derio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gorliz, Gueñes, Leioa, Ortuella, Portugalete, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zalla, berriz, eremu horian daude.
Udalerri bakar bat ere ez dago eremu berdean.
Arabako datuei dagokienez, ez da aldaketarik izan. Agurainek eremu gorrian jarraitzen du, eta Gasteizek, eremu laranjan.
Amurrio eta Laudio, aldiz, eremu horian daude.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: