Itxi

Gizartea

Koronabirusa

10 positiboko agerraldia antzeman dute Eibarko Ospitalean

EITB MEDIA

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, pazienteak nahiz langileak daude kutsatuen artean.

  • Eibarko Ospitalea artxiboko irudi batean.

    Eibarko Ospitalea artxiboko irudi batean. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Eibarko Ospitalean koronabirus agerraldia izan dela salatu du ELA sindikatuak. Gutxienez 10 positibo detektatu dituzte lehenengo solairuan, covid-19a ez duten pazienteak artatzen dituzten solairuan, hain zuzen ere.   

Kutsatuen artean erietxeko pazienteak nahiz langileak daude. Kutsatutako pazienteak koronabirusarekin lotutako kasuetarako solairura eraman omen dituzte.

Joan den abenduan beste agerraldi bat izan zen ospitalean. Sindikatuak informazio falta salatu du.

Bego Azkunaga ELAko ordezkariak Radio Euskadin adierazi du "arazorik larriena informazio falta" dela eta kutsatzeak izan direla langileen eskutik jakin dutela azpimarratu du. "Lotsagarria da Osakidetzako zuzendaritzak ezer esatea", erantsi du.