Gizartea
Koronabirusaren semaforoa
Lazkao eremu gorritik atera da, baina Gipuzkoako udalerri asko laranjan sartu dira
A. S. | EITB MEDIA
Donostia, Azpeitia, Lazkao, Pasaia, Mutriku eta Zumarraga, Gipuzkoan, bigarren alerta mailara igo dira.
-
Argazkia: eitb.eus
9 udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gipuzkoan, Lazkao zonalde kritikoenetik atera den arren, asko izan dira alertaren bigarren mailan sartu diren udalerriak.
Gipuzkoan, Lazkao eremu gorritik irten da, eta Andoainek, Beasainek, Villabonak eta Zumaiak maila kritikoenean jarraitzen dute.
Eremu laranjan Aretxabaleta, Azkoitia, Deba, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hondarribia, Arrasate, Ordizia, Orio eta Tolosa daude. Donostia, Azpeitia, Lazkao, Pasaia, Mutriku eta Zumarraga batu zaizkie azken orduetan.
Eremu horian Astigarraga, Bergara, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Orio, Urnieta, Urretxu eta Zarautz daude.
Eremu berdean, beraz, ez dago udalerririk.
Bizkaiaren kasuan, ez da aldaketarik izan eta Muskiz, Amorebieta-Etxano, Bermeo eta Lekeitio udalerri gorrien zerrendan daude.
Bigarren mailan daude Abanto Zierbena, Balmaseda, Barakaldo, Bilbo, Durango, Elorrio, Getxo, Gernika-Lumo eta Trapagaran.
Udalerri bakar bat ere ez dago eremu berdean.
Arabako datuei dagokienez, ez da aldaketarik izan. Agurainek eremu gorrian jarraitzen du.
Gasteizko hiriburuak, bien bitartean, eremu laranjan jarraitzen du.
Bestalde, Amurrio eta Laudio udalerri horiak dira gaur gaurkoz.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: