Itxi

Gizartea

EUSKAL HERRIA

Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko zortzi pasabide itxiko dituzte, ostegunetik

O.A. | EITB MEDIA

Pirinio Atlantikoetako Prefeturak hartu du erabakia, terrorismo arrazoiak argudiatuta.

  • Biriatuko mugak zabalik jarraituko du

    Biriatuko mugak zabalik jarraituko du. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Ostegun honetatik aurrera Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko zortzi pasabide itxiko ditu Pirinio Atlantikoetako Prefeturak, terrorismo arrazoiak argudiatuta.

Atzo arratsaldean zabaldutako ohar batean jakinazi zuen erabakia Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. Aipaturiko agirian, terrorismoaren aurkako borroka indartzearen beharra aipatzen du Prefeturak. Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Aragoiko Gobernua jakinaren gainean daude dagoeneko.

Hauek dira itxiko dituzten pasabideak: itsas pasabidea eta merkatal gaien zubia Hendaian, Lapurdin; Lizuniaga, Lizarrieta, Sara, Izpegi eta Aldude, Nafarroan, eta Larraine, Zuberoan.

Lehen itxialdian itxi zituzten pasabide berdinak dira, Ibardin eta Behobia salbu. Bi horiek zabalik egongo dira eta baita Santiago zubia, Biriatuko muga, Dantxarineako muga eta Arnegi ere.