Baliteke gizonezko batenak izatea Arrigunaga hondartzan aurkitutako giza gorpuzkiak
Urpekari talde bat Arrigunaga hondartzako bazterrak arakatzen ibili da astelehen arratsalde honetan, harkaitz eta hondar artean. Txakurrek egindako lanak asko lagundu du ikerketan.
Goizean jakinarazi dute hanka baten zati bat aurkitu dutela hondartza horretan, eta sorbalda baten zati bat ere aurkitu dute edukiontzi batean. Dirudienez, indarrez egindako hilketa bat izan liteke, kriminalitate zantzuak atzeman baitituzte. ETBk jakin duenez, estali gabe zeuden gorpuzkiak eta ebaki garbiak zituzten.
Hasiera bateko hipotesien arabera, garbiketa lanetan zebiltzan behargin batzuek gorpuzkiak edukiontzira bota zituzten, ohartu gabe. Antza denez, gizonezko batenak dira gorpuzki horiek.
Hanketako baten beste zati bat atzo goizean aurkitu zuten, bizilagun baten abisua jaso ostean. Orain, mediku forentseak gertatutakoa ikertzen ari dira.
Polizia zientifikoak DNA laginak hartu ditu, desagertutako pertsonaren baten gorpuzkiak ote diren jakiteko.
Arrigunaga miatu ostean, Gorrondoatxa hondartzara jo dute gorpuzki gehiago bilatzeko asmoz. Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta bihar berrekingo diete bilaketa lanei, Ereaga eta Atxabiribil hondartzen artean.
Albiste gehiago gizartea
Getxoko Udalak azpimarratu du sokamuturraren etorkizunari buruzko adostasuna lantzeko beharra
Sokamuturra Ez! plataformak elkarretaratzea egin du jardueraren ordu berean Algortako Portu Zaharrean, Getxoko jaietan animaliak erabiltzeari utz diezaioten eskatzeko.
Zarrakazteluko sutea "giza ekintza batek" eragin zuela baieztatu dute
Amparo Lopez Nafarroako Gobernuaren bozeramaile eta Barne, Funtzio Publiko eta Justiziako kontseilariak adierazi duenez, larunbat gauean Zarrakaztelun piztutako sutea nola sortu zen "ikertzen" ari dira, eta "Poliziaren lana errespetatu" behar dela esan du. "Badakigu giza ekintza batek eragin" zuela sua. Halaber, "nekazaritza eta basogintzako edozein jarduera" egitea debekatu dute.
Kezka nagusi Zarrakaztelun, arratsaldean ekaitz lehorrak botako dituelako sutearen inguruan
Jon Diez de Eure Nafarroako suhiltzaileen sarjentuak EITBri azaldu dionez, Zarrakaztelun piztutako sutea "ezin da kontrolatutzat jo".
Espainiako Gobernuak inpugnatu egin du Jumillako kiroldegietan musulmanei otoitz egitea galarazteko akordioa
Espainiako Gobernuaren ustez, "modu arbitrarioan murriztu da" aspalditik egiten zen ospakizun bat, eta horrek urratu egiten ditu Administrazioaren erlijio-askatasunaren, berdintasunaren eta neutraltasun konfesionalaren printzipio konstituzionalak.
Mutil bat atxilotu dute Erriberagoitian, gizon bat indarkeriaz hil omen duelako
Biktima etxebizitza baten ondoan aurkitu zuten, Bilorian, eta ustezko erasotzailea ordu batzuk geroago atxilotu zuten, Añanan.
Piratek Donostiako kaia abordatuko dute beste behin
Goizean goizetik ehunka pertsona ibili dira ontziak prestatzen, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Kontxako hondartzara iristeko. 'Auzolanari tiraka' lelopean, aniztasunaren aldeko banderak altxatuko dituzte, eta gizarte-bazterketaren aurka arraun egingo dute.
Hasi dira asiloa eskatzen duten adingabeak Kanarietatik Penintsulara bideratzen
Aurreikusita dago astelehen honetan hamar gazteko lehen taldea nazioarteko babeserako Estatuko baliabideetara lekualdatzea, Auzitegi Gorenaren agindua betez.
21 urteko emakume bat hil da Donostian, moto-istripuz
Biktima motozikleta bateko bidaiaria zen. Gidaria, 47 urteko gizon bat, zauritu egin da.
Zarrakazteluko sutea kontrolik gabe doa aurrera, baina herritarrak salbu daude
Nafarroako Babes Zibilak eskatu du kaltetutako eremura ez hurbiltzeko. Eguraldiak hobera egin du, eta inguruko herrietako bizilagunek etxeetako leihoak ireki ditzakete, aireztatzeko.
Gizonezko bat atxilotu dute Algortan, Portu Zaharreko jaietan sexu-eraso bat egiteagatik
Udalak eta Jai Batzordeak elkarretaratzea deitu dute gaurko, 19:00etan, Portu Zaharreko eskaileretan.