Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Ikasleek seiko taldeetan entrenatzeko aukera izango dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du erabaki hori ez dela eskola kirola baimentzeko azkenaldian izan diren mobilizazioen ondorioa.

1:22
Eskola kirola. ETBren bideo batetik ateratako irudia.

Eusko Jaurlaritzaren LABI aholku batzordeak asteazkenetik aurrera eskola kirola zenbait baldintzarekin baimentzea erabaki du: ikasleek seiko talde finkoetan entrenatzeko aukera izango dute, baina ezingo dituzte aldagelak erabili. Halaber, 100.000 biztanleko 500 kasu positibo baino gehiagoko tasa duten udalerrietan galarazita egongo da kirola taldean egitea.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Covid-19aren aurkako neurri berriak

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, Jaurlaritzak herritarren ohiko bizimodua eta pandemiaren aurkako borroka uztartzea du helburu, eta horretarako neurriak osasun egoeraren arabera hartzen ari direla ziurtatu du.

"Eskola kirola Gabonak baino lehen eta egungoa baino egoera okerragoan debekatu zen. Kutsatze kopuruak behera egin zuen arren, Gabonetan debekua mantentzea erabaki genuen, eta, orain, ikastetxeetako oporrak amaituta, berriro aktibatu dugu eta ez dugu aurreikusten Aste Santura arte eskola kirola berriro bertan behar uztea", zehaztu du.  

Gurasoek eta beste hainbat eragilek deituta, asteburuan mobilizazioak izan dira euskal hiriburuetan haurrentzat kirola funtsezkoa dela aldarrikatzeko eta eskola kirola baimentzea eskatzeko. Gaurko erabakia manifestazio horien ondorio dela ukatu du Sagarduik.